EIT INFORMAZIOA

Zer da EITa?

EITa (Eraikinen Ikuskapen Teknikoa) eraikin baten egoera orokorra ezagutzeko teknikari batek bistaz egiten duen IKUSKAPEN bat da. IKUSKAPEN hori, teknikariaren Elkargo Profesionalak ikus-onetsitako TXOSTEN eta bukaerako IRIZPEN batean gauzatzen da. Bertan, eraikinaren egoerari eta hartu beharreko neurriei buruzko iritzia ematen da, eta jabegoari eta udaletxeari aurkeztu eta eman beharko zaio.

EITaren helburuak:

  1. Mantenimendu faltak, akatsak, eta barrutik edo kanpotik sortutako kalteen identifikazioa.
  2. Eraikinaren zaintze egoeraren aurre diagnosi bat egitea.
  3. Patologi eta gaitzak sailkatu eta egin beharreko lanak antolatu.
  4. Patologi eta kalteen garrantzia aztertu eta hoiek konpontzeko hartu beharrezko neurriei buruz irizpena eman.

EITan honako atal hauek aztertuko dira:

EIT a egitea beharrezkoa al da?

EITa, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzarak, ekainaren 30eko, lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 LEGEAK, arautzen du. Lege honek, bere 200. artikuluko lehen puntuan zera dio:

“Katalogatutako edo babestutako etxe edo eraikinen jabeek, bai eta 50 urtetik gora dituen eta bizitegi-erabilera duen edozein eraikinen jabeek ere, 10 urterik behin teknikari fakultatibo bati agindu beharko diote ikuskapen bat egin dezan, etxe edo eraikinaren kontserbazio-goera zein den zehazteko.”

Beraz, babestutako edo 50 urte baino gehiago dituzten eraikinak legez behartuak daude EITa egitera.

Bestaldetik, 2006ko abenduaren 29ko Eusko jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren, etxebizitza birgaitzeko finantza neurriei buruzko Aginduak, 2.b artikuluan zera dio:

“Bereziki ez da diru-laguntzarik emango obrak egin beharreko eraikinak 50 urte edo gehiagoko antzinatasuna duenean, obra horiek ez badituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 200. artikuluan adierazten den beharrezko Eraikinaren Azterketa Teknikoa egin ondoren Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko 38/1988 Legearen arabera eskumeneko teknikariak idatzi beharreko txostenean eskatutako edo gomendatutako obrak biltzen, betiere onartzen diren eredu ofizialei jarriki.”

Hau da, 50 urtetik gorako eraikinek, birgaitze lanak egiteko diru laguntzak ez dituzte eskuratuko, aldez aurretik EIT bat kontratatu ez badute.

Hauetaz aparte, bestelako eraikinetan egina al daitezke EITak?

Bai. ITE Gipuzkoako teknikariak zenbait EIT egin dituzte azken urte hauetan. Kasu hauetan, EITak ez dira egiten legeak behartuta, Jabe Elkartearen borondatea delako baizik. Modu honetan, Jabe Elkarteak jakin dezake zein den eraikinaren egoera eta egin beharreko obrak planifikatu ditzake gaitzak okerrera egin aurretik.

Zenbat balio du EIT batek eta nork ordaindu behar du??

EIT baten balioa aldakorra da faktore batzuen arabera: eraikinaren adina, kokapena, altuera, bolumena, forma...e.a, eta bere ordainsaria Jabe Elkarteak bere gain hartu beharko du. Hala ere, lehen aipatutako Aginduak, bere 6. artikuluan “babes daiteken aurrekontua”n esaten du, ordainsari hauek babestuak daudela, hau da, dirulaguntzen barruan sar daitezkeela:

“eta hala badagokio Eraikinen Azterketa Teknikoen borondatezkoak zein nahitaezkoak) txostena idazteagatiko ordainsariak”.

“Aurrekontu eskaera” horrialdean azaltzen den galdeketa betetzen baduzu, ITE Gipuzkoak aurrekontu pertsonalizatu bat bidaliko dizu.

Zer aztertu behar du EIT batek?

2/2206 legearen 200. artikuluan zehazten da. Funtsean, honako elementu hauek analizatu beharko ditu:

EITaren txostenak honako atal hauek izango ditu:

Zertara behartzen du EITak?

EITak, irizpen tekniku bezala, ikusitako kalteak azalduko ditu eta era berean, hauek konpontzeko egin beharreko lanen egutegi bat. Lehen aipatutako aginduaren 2-6 artikuluan esaten den bezala, Jabe Elkarteak dirulaguntzak eskatu nahi baditu obrak egiteko, gutxienez EITan azaldutako obrak ere barne egon beharko dute.

Gainera, 2/2006 legearen 200. artikuluko 4. puntuan zera adierazten da:

“Aldizkako ikuskapenen txosten teknikoak erakusteko eskatu ahal izango diete udalek jabeei. Eta ikuskapenik ez dela egin egiaztatuz gero, horiek egiteko agindu ahal izango du, edo udalak berak egingo du ikuskapena eginbeharra duenaren kontura.”

Hau da, Udalak legez behartu dezake EITan adieraziten diren obrak egitera.


Lege Oharra